ANGEL ERRO, ZABALTZENGOA*. 

angel erro. artium. vitoria. 26-1-11. blanca castillo

Ez naiz agirietarako publikoa, eta kasualitatez edo jakin-minez bat irakurri nahi izan dudanean, interpretazioen zurrunbiloak —berez, interpretatzeak duen testuarekiko loturatik gutxi zeukana, mundu guztiak aurrez ezarritako balioztapenak egiten baitzituen— gogogabetzen ninduen. Inoiz pentsatu izan dut etar idazlariak agiria bidaltzeko tenorean okertu, eta paper artean galdutako ipuin bat edo oposizio batzuen oinarriak bidali izan balitu, batetik eta bestetik —hori, bi alde bakarrik daudela onartuz gero— piztutako erreakzioak berberak izanen liratekeela.

Baina igandean oporretan nengoen, Euskal Herrian barna noski, autoan irratirik gabe eta teleberriak ikusteko aukerarik gabe, baina bai egunkari batekin. Agiria nik neuk aztertu, interpretatu, neure ondorioak ateratzen saiatu ahal nintzen.

Lehenik, luzerak beldurtu ninduen. Arnasa laburreko irakurlea naiz, eta idazle moduan den-dena beti laburrago esan ahal daitekeelako ustekoa. Bigarrenik, laburtasunari ere mesede egiten ez dion metaforen mordoak asaldatu ninduen: etenik ez duten enbata, prozesuaren ostertza, ate berriak, herritarren askatasun taupadak… Hor utzi nuen. Entrega ditzatela metaforok.

Hau ez da ETArengandik espero genuen haikua.

*POETA ZONBI ETA VOLGAKO BATELARIA.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

cinco + 5 =

*