Koldo Martinez, Presidente de Zabaltzen y miembro de la Permanente de Geroa Bai

Curiosa fusión de sangre irlandesa y corazón británica. Hasta resulta familiar
Curiosa fusión de sangre irlandesa y corazón británica. Hasta resulta familiar

Catalunyako hauteskundeen ondoren ERC alderdiak eta CiU koalizioak sinaturiko akordioa dela eta Españako alderdi zentralista guztien aldarriak entzuteko aukera izan dugu, nahi ta nahi ez. Ez naiz ni akordio horren defentsan ariko. Ezta ere kritikan. Baina sortu duen zurrunbiloak gogora ekarri dit BBCn, ihazko maiatzean, Bretainia Handiko Elizabeth Erreginak Irlandara egindako lehen bisitaldia zela eta eman zuten irrati saioa.

Ausnarketa bitxiak entzun ahal izan nuen orduan. Hots, irlandarrak eta ingelesak inoiz ofizialki onartuko duten baino mulatoago direla, eta beren arteko harremanen lekukorik sakonena ez dela alde bateko edo besteko –gai honetan bi alde baldin badago, behintzat– nobeletan edo historia liburuetan aurkitzen baizik eta edozein hiriko telefonoen gidan.

Harreman horien artean garrantzitsuena, adiskidetasunaren herritartasun partekatua da, edozein ereserki ofizial baino lasaiago kantatzen duena, lurpeko ura bezala dijoana, mantso mantso baina egiazkoa. Gauza bera Catalunya eta Españaren artean? Gauza bera geure artean ere? Kontutan izan, orain zuzenean mintzo zaizuena Koldo Martínez Urionabarrenetxea deitzen dela!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

5 × 4 =

*