Koldo Martínez, Presidente de Zabaltzen y miembro de la Permanente de GEROA BAI

Koldo Martínez

Barack Obamak Estatu Batuetako lehendakaritzan, hots, munduko agintaritza politikoan, beste lau urtez jarraitzea lortu du ipar amerikarren bozkei esker. Eta ni poztu egin naiz. Benetan poztu gainera. Bai berak ordezkatzen dituen ideiengatik eta baita, noski, eta ez neurri txikiagoz, Romney bere kontrakoak defendatzen dituenengatik. Azken hauekin ez bait nator bat, ezta urrundik ere.

Gogoan dut orain dela lau urte Obamaren burua nola defendatu behar izan nuen hemengo iritzi-emaile batzuen aurrean. Hauen iritziz, Obama etzen beltz aski, etzen demokrata aski, etzen ezkertiar aski, etzen ezkertiar ere! Eta agian, egia da, agian Obama ez da hemengo politikari batzu baino beltzago, ezta demokratago, ezta ezkertiarrago ere. Bainan bitan erdibiturik dagoen lurralde hartan gehiengo aurrerazalearen botoa lortu du, eta botoekin batera kontserbadoreei aurre egiteko agindua. Egia da lehen lau urtetan, agindu zuen guztia ez duela bete.

Egia da Guantánamo ez duela itxi eta Bin Laden hiltzeko baimena eman zuela. Hemen, orain dela gutxi bakezale bihurtu diren batzuentzat bere alde ez egoteko arrazoi soberak. Eta agian arrazoi dute. Bainan utz iezadazue nire poza berriz airera dezadan lortu duen garaipenagatik. Ez litzaiguke gaizki etorriko, purismokeriak alde batera utzirik, horrelako zerbait lortuko bagenu Nafarroan, gu guztion huts, akats eta hankasartze guztien gainetik…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

2 × cinco =

*