Praxku (Zabaltzeneko kidea)

Iñaki Antiguedad- Amaiur
Hikamikak sortu dira Anaitasunako mitinaz geroztik, Aralar bertan zegoela eta ez zegoela. Azkenean, Maite Iturreren ahotsaren medio zegoen, esan dutenez. Ez dakit horrekin zer ikusirik ote duen, baina Bilduren baitan zeuden indarren arteko itaun estrategikoak Aralar ez duela lotzen esaten digu hemen Antiguedadek.
Konforme ote dago Aralar Amaiurko balizko diputatuen presentzia murriztu horrekin? Eta estrategiaz ezker abertzalearekin bat omen doazen EA eta Alternatiba ere, ados al daude? Harrituko nintzateke hala balitz, batez ere Begoña Lasagabaster Kongresuan hainbeste urtean eduki zuen EAren kasuan.
El mitin de Anaitasuna ha dado que hablar; que si Aralar estaba o dejaba de estar. Finalmente, parece que estaba por medio de Maite Iturre. No sé si tendrá algo que ver con eso, pero Antigüedad viene a decirnos aquí que el acuerdo estratégico entre los miembros que conformaban Bildu parece no incluir a Aralar. ¿Está conforme Aralar con su escasa presencia en los puestos para diputado? ¿y EA y Alternativa, que parecen estar en sintonía con la estrategia de la Izquierda Abertzale, están también de acuerdo? Me sorprendería si así fuese, sobre todo en el caso de la EA que tuvo tantos años a Begoña Lasagabaster en el Congreso.
Arretaz eta begirunez irakurri berri dut Argiakoek Iñaki Antiguedadi egin dioten elkarrizketa, aurrez esanguratsutzat jotzen bainuen Inazio Uriaren hilketa garaiz errefusatu zuen ezker abertzaleko burukide historikoak izan zezakeen iritzia. Irakurritakoak ezkor utzi nau, ordea.
Amaiur eratu zen unetik Kongresura noiz behinka edo euskal nazioaren eskubideen defentsak eskatzen duen ehinean soilik joateko xedea azaldu zuten eta itxura denez, zalantzek bere horretan diraute. Uxue Barkosek jarri zien medizinen salneurriaren inguruko adibideari helduta, Antiguedadek txikikeria erizten die horrelako gaiei. Nor beraren jabe da, noski, Madrilera noiz eta zertara joan behar duen erabakitzeko, baina aldez aurretik argitu behar lituzke erizpideak, eta elkarrizketa honek ez dizkigu argitzen.
Hikamikak sortu dira Anaitasunako mitinaz geroztik, Aralar bertan zegoela eta ez zegoela. Azkenean, Maite Iturreren ahotsaren medio zegoen, esan dutenez. Ez dakit horrekin zer ikusirik ote duen, baina Bilduren baitan zeuden indarren arteko itaun estrategikoak Aralar ez duela lotzen esaten digu hemen Antiguedadek. Konforme ote dago Aralar Amaiurko balizko diputatuen presentzia murriztu horrekin? Eta estrategiaz ezker abertzalearekin bat omen doazen EA eta Alternatiba ere, ados al daude? Harrituko nintzateke hala balitz, batez ere Begoña Lasagabaster Kongresuan hainbeste urtean eduki zuen EAren kasuan.
Ezker abertzaleak normalizazioaren bidean egin behar duen bide luze eta aldapatsuan ez genioke gainerako oztoporik jarri behar, abertzale eta ezkerzale guztion onurarako izango bailitzake lehenbailehen eta ahalik eta hobekien burutuko balu. Baina diskurtso politikoaren koherentzia aipatzen denean, besteok ere badugu eztabaida horretan parte hartzeko eskubidea. Eta horixe da, hain juxtu, delako koherentzia horren nondik norakoak, Antiguedadek lehen baino lanbrotsuago uzten dizkigunak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

14 − 4 =

*