Koldo Martinez, Presidente de Zabaltzen y miembro de la Permanente de Geroa Bai

Alfonso Etxeberria, concejal nabaizale de Egues
Alfonso Etxeberria, concejal de Egues

Hainbatek gustoko ez badu izan ere, aspaldi honetan Nafarroan gobernu aldaketarako zumerik ez dagoela behin eta berriz errepikatu dugu batzuk. Eta haserrea sortu ere, sortu dugu. Zumeak sortzeko borondatea baino askoz gehiago behar da eta. Borondatea, bai, baina baita ere geure arteko mesfidantza alboratu eta ez hori bakarrik baizik eta konfiantza eraiki ere. Eta programa minimo bat adostu. Eta programa horrekiko leialtasun apur bat ere.

Egia da, batuketa teoriko bat egiten badugu, zenbakiak ateratzen direla eta baietz, ahal dugula ematen duela. Baina batuketa hori, batuketa abstraktu, teoriko eta ideal bat da. Agian ez hain ideala, bestalde.

Esaten dudanaren eredutzat Eguesibarra dugu. Hainbat urtez, errealitateak eta datuek ongi frogatu duten bezala, Eguesibarrak izan dituen azken alkateek, lehen Gallipienzo, orain Andia, biak UPNkoak, irregulartasun ugariz kudeatu dute beren herria, komisio ikertzaile batek argi eta garbi azaldu duen bezala. Eta oposizioak bat egin du hori salatzeko.

 

Zerbait salatzea, datuak dituzunean, erabat erraza da. Alternatiba sortzea baino askoz errazago. Horretan aritu izan dira oposizioko taldeak, Nafarroa Bai koalizioa lan horretan aitzindari izan delarik. Eta hor hasten dira egiazko arazoak alternatiba sortzeko. Alkate –edo lehendakari- bat kentzeko konfiantza mozio bat aurrera atera behar da, eta horretan kargua hartuko duenaren izena adostu. Eguesibarran argi dute pertsona hori Alfonso Etxeberria, Nafarroa Baiko zinegotzi, Zabaltzen eta Geroa Baiko kidea, behar duela izan. Hori horrela izanik, beste guztia falta da, hots, PSN, Bildu, I/E eta Nafarroa Bairen arteko konfiantza eta leialtasuna. Aurrerapauso sendoak eman dituzte iadanik, baina lortuko al dute? Baietz espero dezagun, Eguesibarraren eta Nafarroaren onerako!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

11 + cuatro =

*